XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biotzak ederresten dun oro erraz da maitatzen trukean nekerik eskatzen ezpa'dio maitegaiak.

Askotan, giza-gogoak nekerik ariñena aski izaten du maitagaiari agur zuri egiñaz bein betiko aienatzeko.

Eta zer esango nekea latz eta garratz bada, bizi guziko emankizun egiteraiño?

Orra ba, Etxahun'i maitasunak ogasun eta ondo-izanaren opari osoa eskatu zion eta bere maite-kemena emankizun ontarako aul iritzirik, neska uztea erabaki zun.

Eta ain zuzen ere, bere bearkizunaren uko egin ontatik etorri zitzaizkion Piarres'i, zorigaitzik aundienak ez-ezik, mixeririk gorrienak ere.

Bere biotzeko neskatillarekin ezkon izan ba'litz, txiro biziko zen noski, baiñan zoriontsu.

Ez ezkontzetik berriz, zorigaitzik aundienaren alboan mixeririk gordiñena gaiñeratu zitzaion.

Piarres'en gurasoak diruzale ta aundinaiak ote ziran?

Ba-dirudi alako zerbait zirana eta ortaz, mutillari egin zioten ezkontz-galazpenan onentzaz apentzeko gogoa ez-ezik, berak baiño jende apalagoaz berdintzeko lotsa ere tarteko izan zen.

Ona zergatik: Etxahunia'k jarraikizuna bear zun eta berriz ere, Piarres'ek neska apalen bat begiz joko ote zun bildurrez, seme zaharrenarentzat andrea eurak, gurasoak alegia, aukeratzea pentsatu zuten eta bai aukeratu ere mutillaren zorigaitzez.

Harritxabaleta apaiz ospatsuaren illoba begiz jo zuten, berak baiño leñargi goragokoa iñolaz ere.

Neskaren izena Engrazi zen.